2017(e)ko uztailaren 20(a), osteguna

JOANES ANTXIETA

Oraingoan Erdi Aroan bizi izan zen konpositore bat ezagutuko dugu: JOANES ANTXIETA, hain zuzen ere.

Erdi Aroko gaztelu eta Jauregietan erreginek eta printzesek musika asko entzuten omen zuten, bertatik oso gutxitan ateratzen zirelako eta denborapasa ederra zelako. Izan ere, garai hartan musika entzuteko gailurik ez irratirik ez zen eta, beraz, zuzenean jo edo abestutakoa entzuten zuten Jauregietan.

Erdi Aroan gizartea nola antolatzen zen eta musika nolakoa zen ezagutzeko, hona hemen oso interesgarria den web orrialde bat, MUSIKARMA blogetik hartua.

 Musika Erdi Aroan


Antxieta, Joanes. Konpositore gipuzkoarra (Azpeitia, 1462-1523). Errege katolikoen eta Karlos I.aren erret kaperau, Joan printzearen eta Joana Eroaren musika-irakasle eta kantore izan zen. Azpeitiko elizan musika herrikoia eta bilantzikoak erabili zituen bere lanetan. Musika polifonikoaren sortzaileetako bat izan zen eta hainbat lan erlijioso idatzi zuen. San Ignazio Loiolakoaren osaba zen.

Ondoren datorren musika entzutean imajina dezakegu ia gaztelutik ateratzen ez zen eta denbora pasatzeko musika entzuten igarotzen duen printzesa. Zer nolako sentimenduak mugituko ote ziren printzesa horren barruan? Zer iruditzen zaizue?

Hona hemen "Con amores la mi madre" izeneko musika obra, berak asmatua.

 Joanes Antxieta-con amoresla mi madre

Joanes Antxietaren irudia

 Joanes Antxieta

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

KEPA JUNKERA-MUNDAKA

Oraingo entzunaldi honetan, gaur egungo musikari euskaldun bat hautatu dugu, Kepa Junkera, hain zuzen ere. Izan ere, Mundaka izeneko obra ho...