2017(e)ko abuztuaren 2(a), asteazkena

KEPA JUNKERA-MUNDAKA

Oraingo entzunaldi honetan, gaur egungo musikari euskaldun bat hautatu dugu, Kepa Junkera, hain zuzen ere. Izan ere, Mundaka izeneko obra honek itsasoarekin eta hark eskaintzen dizkigun aukerekin amets egitera gonbidatzen gaitu.

Kepa Junkera ezagutzeko hona hemen wikipedian dioena.

 kepa junkera wikipedia


“Mundaka” izeneko pieza dugu segidan. Ea entzutean zer dakartzuen gogora.

 kepa junkera mundaka

JOSE MARIA USANDIZAGA-MENDI MENDIYAN

Jose Maria Usandizaga 1887an Donostian jaiotako konpositorea dugu. Oso gazterik hil bazen ere (28 urte besterik ez zituen), pianojole eta konpositore gisa sona lortu zuen.

Konpositorearen eta haren lanaren inguruan gehiago jakiteko, hemen dugu ERESBILek eskaintzen digun informazio baliotsua.

 Jose Maria Usandizaga-Eresbil

Mendi-Mendiyan operako zati bat dugu hemen ikusgai, Ugaoko Sarea abesbatzaren eskutik.

 Jose Maria Usandizaga-Mendi mendiyan

2017(e)ko uztailaren 21(a), ostirala

TRONPETA MAJIKOA

Nueva York, 1930: Harry izeneko bizargin bat bada, azalaren kolorea zuria ez duten pertsonak onartzen ez dituena. Hala ere, bere jarrera zeharo aldatuko da tronpeta magiko edo miragarri bat aurkitu ondoren.
1929ko depresio handiaren ondorengo urteetan girotua dago pelikula, hain justu,  Swing musikaren sorrera urteetan (jazz estilo bat da,  eta, besteak beste, ezagun egin ziren Fletcher Henderson, Johnny Hodges, Benny Carter edota Ella Fitzgerald). Garai hura arrazen arteko gatazka handikoa izan zen.

Zer pentsa ematen du...hausnarketarako balio diezagula.

arrazakeriaren aurka-tronpeta majikoa

SEVILLAKO BIZARGINA-G. ROSSINI

Lanbideen gaiarekin  lotuta, entzuketa berri bat egingo dugu: Sevillako bizargina G. Rossiniren obraren SARRERA edo OBERTURA deiturikoa.


 sevillako bizargina G. Rossini-obertura



Rossini, Giaccomo konpositore italiarra  Pesaron (Italian) jaio zen 1792an eta Parisen hil 1868an. Hori horrela, musikaren historiari dagokionez, bi garai ezagutu zituen: Klasizismo garaia ( 1750-1815)  eta erromantizismo garaia (1815-1900). Hori dela eta, bi garai horietako ezaugarriak aztertuko ditugu.

KLASIZISMOA
 klasizismoa





ERROMANTIZISMOA. Hemen aurkituko dugu, baita ere, Giacomo Rossiniren biografia.

 ERROMANTIZISMOA













https://www.youtube.com/watch?v=4xOODfl8maM

LEROY ANDERSON-lanbideak

Lanbideak lantzen ari garen honetan, polita da ikustea musika ere egin daitekeela lanerako erabiltzen den hainbat tresnarekin.

Leroy Anderson konpositoreak musika dibertigarria utzi digu eta, hemen ditugu bi adibide, lanbideekin lotuak biak ere.

Alde batetik, margolariak ikusiko ditugu "Lija papera” hartuta musika egiten.

 lija papera Leroy Anderson


Bestetik, idazteko makina imitatzen duen beste obra bat entzungo dugu.

 Idazteko makina-Anderson




LEROY ANDERSON-ERLOJU SINKOPATUA

Hona hemen Leroy Anderson musikagilearen "Erloju sinkopatua" izeneko obra.

Bat, bi, bat, bi...jar gaitezen martxan erlojuaren tenpoan pultsoa markatuz!

erlojuaren tenpoan


2017(e)ko uztailaren 20(a), osteguna

LUDWING VAN BEETHOVEN-ILARGI ZURIA

Hona hemen KLASIZISMO garaiko (1750 urtetik 1815 bitarte luzatu zen garaia) konpositore famatua: LUDWING VAN BEETHOVEN.

Oraingoan bere ILARGI ZURIA izeneko SONATA formako musika lanaren 1. mugimendua entzuteko aukera izango dugu, baina, hori baino lehen, beti bezala, bere garaian kokatuko dugu konpositorea.

Ludwing Van Beethoven 1770eko abenduaren 16an jaio zen. Jarraian daukagun MUSIKARMA web orrialdeko lotura honi esker, garai horri eta konpositoreari buruz askoz gehiago jakin ahal izango dugu.

 klasizismoa


Hona hemen aipatutako “Ilargi Zuria” Sonataren 1. mugimenduko pasartea.

 Ilargi zuria. 1. mugimendua

KEPA JUNKERA-MUNDAKA

Oraingo entzunaldi honetan, gaur egungo musikari euskaldun bat hautatu dugu, Kepa Junkera, hain zuzen ere. Izan ere, Mundaka izeneko obra ho...