2017(e)ko uztailaren 20(a), osteguna

AQUARIUMA CAMILLE SAINT-SÄENS

Camille Saint-Säens-en “animalien inauteria”ko zati honekin hainbat jarduera egin daitezke. Alde batetik memoria lana eginez, marrazkia nola koloreztatzen doan erne egon beharko dugu, ondoren irudia aurrean ez dugula nola margotu behar dugun jakiteko. Eta, bestetik, bigarren bideoa ikusi ahal izango dugu, marrazki bizidunekin eta musikarekin gozatzeko.

Jakina, Camille Saint-Säens nor zen ere azalduko dugu gelan. Horretarako, jarraian datorren MUSIKARMA web orritik hartutako informazioaz baliatuko gara bai bera bizitu zen garaiko (XX. mendes) ezaugarriak ezagutzeko, bai eta bere biografian sakontzeko ere.

 XX. mendeko musikariak



Gorago esan bezala, beraz, Lehenik irudia nola margotu behar den gogoan hartu beharko dugu.

 AKUARIOA



Ondoren, bigarren bideoa ikus dezakegu.

 AKUARIOA-ANIMALIEN INAUTERIA-CAMILE SAINT-SÄENS




JOANES ANTXIETA

Oraingoan Erdi Aroan bizi izan zen konpositore bat ezagutuko dugu: JOANES ANTXIETA, hain zuzen ere.

Erdi Aroko gaztelu eta Jauregietan erreginek eta printzesek musika asko entzuten omen zuten, bertatik oso gutxitan ateratzen zirelako eta denborapasa ederra zelako. Izan ere, garai hartan musika entzuteko gailurik ez irratirik ez zen eta, beraz, zuzenean jo edo abestutakoa entzuten zuten Jauregietan.

Erdi Aroan gizartea nola antolatzen zen eta musika nolakoa zen ezagutzeko, hona hemen oso interesgarria den web orrialde bat, MUSIKARMA blogetik hartua.

 Musika Erdi Aroan


Antxieta, Joanes. Konpositore gipuzkoarra (Azpeitia, 1462-1523). Errege katolikoen eta Karlos I.aren erret kaperau, Joan printzearen eta Joana Eroaren musika-irakasle eta kantore izan zen. Azpeitiko elizan musika herrikoia eta bilantzikoak erabili zituen bere lanetan. Musika polifonikoaren sortzaileetako bat izan zen eta hainbat lan erlijioso idatzi zuen. San Ignazio Loiolakoaren osaba zen.

Ondoren datorren musika entzutean imajina dezakegu ia gaztelutik ateratzen ez zen eta denbora pasatzeko musika entzuten igarotzen duen printzesa. Zer nolako sentimenduak mugituko ote ziren printzesa horren barruan? Zer iruditzen zaizue?

Hona hemen "Con amores la mi madre" izeneko musika obra, berak asmatua.

 Joanes Antxieta-con amoresla mi madre

Joanes Antxietaren irudia

 Joanes Antxieta

2017(e)ko uztailaren 19(a), asteazkena

JESUS GURIDI HAMAR EUSKAL DOINU-AMOROSA

Jesus Guridi musikagileak egin zituen "10 euskal doinu"en artean dago AMOROSA izeneko hau.

Polita da benetan. Ea gustatzen zaizuen.

 Jesus Guridi-Amorosa



Jesus Guridiri buruz gehiago jakin nahian, ERESBILen sartuko gara, musikaren euskal artxibora. Ba al dakizu ERESBIL gertu daukagula, Errenterian bertan dagoela? Ea egunen batean ezagutzeko aukerarik dugun...

 Jesus Guridiren biografia





Jesus Guridi nagusiki XX. mendean bizitu zen, nahiz eta jaio XIX mendean egin zen. Hori dela eta, XX. mendeko ezaugarriak eta garai hartako hainbat musikagile ezagutuko ditugu, MUSIKARMA web orrialdeaz baliatuta.

 XX. mendeko musikariak

KEPA JUNKERA-MUNDAKA

Oraingo entzunaldi honetan, gaur egungo musikari euskaldun bat hautatu dugu, Kepa Junkera, hain zuzen ere. Izan ere, Mundaka izeneko obra ho...